JOKOAK
BEROKETA
Pilota biziak
Hainbat pilota kantxatik sakabanatuko ditugu, eta kontrakantxan kutxa bat jarriko dugu. Umeak bi taldetan banatuko ditugu, talde bat pilota guztiak hartu eta kutxara eramaten saiatuko dira, baina ez da hain erreza izango, beste taldeak alde batetik bestera mugitzen egongo direlako pilota guztiak harrapatu ezin ahal izateko. Denbora gutxien tardatzen duen taldea pilota guztiak kutxan sartzen irabazlea izango da.
Joku honen bitartez lortu nahi dugu umeek kirol hau jolasten den tokia ezaguna izatea eta harremanetan jartzea eguna pasatuko duten lekuan.
1.JOKOA-HONA EDO HORRA?
Joko honetan lerro bat markatuko dugu lurrean, eta umeen erdia lerroaren ezkerraldean jarriko dira eta besteak eskuinaldean. Guk, irakasleok, pilota bat frontisera botako dugu eta pilota hori egindako lerroaren ezkerraldean ematen badu lehenengo botea, ezkerraldeko ikasleek korrika egin beharko dute markatutako beste toki batera beste aldekoek ez harrapatzeko. Eskuinaldean ematen badu lehenengo botea alderantziz egingo da.
Joko honekin lortu nahi dugu umeek pilota nolako botea ematen duen eta ze nolako mugimenduak eta gogortasuna duen ikustea.
2.JOKOA-ATXIKI?
Ikasleak zenbait taldetan banatuko ditugu. Batzuk ilara bat egiten egongo dira besteak 2 vs 2 partidu antzeko ariketa bat egiten duten bitartean. Partida honela izango da: Ikasleak partida bat jolastuko dute baina pilota hartu eta gero bota ahal izango dute. Partida irabaziko du 7 puntura ailegatzen den lehenengo taldea, baina puntu bat lortzen bada pilota hartu gabe eta zuzenean ematen, 2 puntuko tantoa lortuko dute. Irabazten duen taldea jolasten jarraituko du eta galtzen duena ilaran jarriko da berriz haien txanda iritsi arte.
Joko honen bidez lortu nahi dugu umeek euskal pilotaren arauak ulertzen hastea eta gainera ausartzea pilotari ematen lehenik hartu gabe.
3.JOKOA-
Joko honetan bi biren kontrako partiduak emango dira. Joko hau partidu normal baten dinamika jarraituko du. Bikoteak eskua emanda egongo dira eta bikote bat sakea egitean beste bikotea pilota harrapatu beharko du eskua emanda. Ondoren bikote horrek pilota izanik pilota duenak bikotekideari pasatuko dio pilota frontisera botatzen, orduan bikotekideak jarraian eman beharko dio, beste bikoteak orduan eskutik joando pilota harrapatzen saiatuko da, ondoren jokuaren dinamikarekin jarraitzeko. Partidu hauek 7 tantura izango dira.
4.JOKOA- BARRU
Joko honetan 8 jokalariek parte hartuko dute, denak denen kontrako jolas bat da. Honetan txarto ematen diona pilotari kanporatuta izango da. Joko hau amaituko da bat izan ezik denok kanporatuak izan direan, irabazi duen jokalaria primia irabaziko du, honi esker hurrengo jokaldian kanporatuta geratzen bada beste bizitza bat izango du.
5. JOKOA
Parte hartzaileak bikoteka jarriko dira, bi biren kontrako partiduak jolasteko. Joko honek partidu normal baten dinamika jarraituko du baina aldaketa batzuekin. Tantua airez edo bi paretez lortzen bada 2 puntu balioko du. Partiduak 7 tantutara jolastuko da. Bikote irabazlea jokatzen jarraituko du baina rolak aldatuz.
Joko honen helburua umeek partidu baten dinamikan sartzea da, horrez gain, tantuak egiteko dituzten aukera guztiak lantzea.
AGURRA
Topaketa honi era dibertigarri batean amaiera emateko, denok batera zelai erretara jolastuko dugu. Horretarako bi talde egingo ditugu; gorria eta urdina. Zelaia lau zatitan banatuko dugu eta jokalariak hurrengo eran kokatuko lirateke: albo bateko zatian gorrien kapitaina jarriko da, hurrengo zatian talde urdina, hurrengoan talde gorria eta azkenean urdinen kapitaina jarriko da.
Gorriek eta urdinek saiatu behar dira baloiarekin elkar jotzen. Talde bakoitzean jo izan den lehenengo jokalaria kapitainarekin lekua aldatuko du. Eliminatuta izan dena berriz taldearekin bueltatzeko aukera bat edukiko du; kapitainaren lekutik egindako lehenengo jaurtiketan normait jotzen badu berriz bueltatuko da talde osoarekin. Jokoa aurrera joan ahala jokalariek eliminatzen joango dira eta azkenean talde batean bakar bat geratuko da. Hau jotzen dutenean talde osoa askatzeko aukera izango du baldin eta beste taldean eliminatu gabe dauden jokolari bat jotzen badu, bestela jokoa amaitutzat emango litzateke.
Joko honekin bilatzen duguna umeek haien artean estrategiak sortzea eta gainera zehaztasuna landuko dute.