IRITZIAK

1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
-Bloga oso garbia da, ez dago informazioa aurkitzeko sailtasunik.
-Irakurtzeko erakargarria da eta ez du ahaleginik kostatzen.
-Bideoak, argazkiak eta elkarrizketak daude, gainera zenbait erreferentzia puntu hartu dituzte, youtubeko bideo batzuk, elkarrizketa interesgarri batzuk eta bi blog ezberdin erabiliz.
- Partaide guztien kolaborazioa argi ikus daiteke, bideoetan edo audioetan partaide guztiak agertzen direlako.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Erabiliko duten materiala eta lekua ageri dira, hauek suposatuko duten gastuak argi utziz.
-Ariketa dibertigarriak egin dituzte, beraiek grabatutako bideoez azaldutak.
-Zenbatek parte hartuko duten ondo adierazita dago.
-Zein den beraien helburua ere argi utzi dute, baita zeintzuk izango diren topaketa honen partaideak.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
-Oso lan ona iruditu zait, ez dago akats larririk eta eskatutako guztia erraz aurkitu daiteke, hau dela eta hamarretik 9 bat jartzen diot.
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
Mikel Larra Moreno, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikaslea.

Ebaluazio orokorra: 
Bost-informazio iturri baino gehiago eskeintzen ditu bloga: webgune bat, bi youtube kanalak, blog bat eta bi elkarrizketa.
Bloga oso ongi ordenatuta dago, erraz aurkitu dezakezu nahi duzun informazioa.
Talde lana izan da, nahikoa ebidentzia aurkeztu dira eta tutoretzan adostutakoa errespetatu da, aldiz, ikusi daiteke bakoitzak bere zeregina egin duela eta gero aman komunean jarri dutela taldekideen artean.
Ortografia akatsik ez da aurkitu eta gainera hizkuntza aberatsa erabiltzen da, erakargarriana dena. Hiru IKT baino gehiago erabili dira, kasu honetan ariketak filmatu dituzte, google maps app-arekin kokapena erraztu dute eta pilotak nola egiten diren jakiteko bideo bat eskaintzen du bloga, oso interesgarria dena. Modu honetan, sortutako materiala oso didaktikoa da zeren laguntzen dizu topaketaren jarduerak ulertzen, eta topaketa garatuko den lekura erraz ailegatzen, baita ere jolastuko duzun materialaren informazioa badaukazu.
Garatutako edukiak egindako galderaren araberakoa da eta askotan galderaren atal guztei erantzuten dio, hala ere, gastuen atalean sakontasun handirik ez dago, modu orokorrean aipatzen dira eta. Azkenik, eskatutakoaz gain ez dela edukirik erantsi beha dezakegu.
Ebaluazio zehatza:
Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra badago blogean (sarrera modukoa).
Elkarte bat direla zehazten dute eta elkarte horretan parte hartzen duten irakasle kopurua aipatzen dute, irakasleen ibilbidea deskribatuz. Nahiz eta lauak ateratzen diren argazki bat ipini ez duten, jarduereko bideotan denok parte hartu dute eta hori taldearen batasuna adierazten du.
Argi geratzen da jardueretan parte har dezaketen haurren ezaugarriak eta estaldura geografikoa eta jarduerak egingo diren instalazioen kopurua eta tipologia zehazten da ere. Frontoiko eremuen banaketa ongi zehaztuta dago, ariketa bakoitzak hartuko duen eremua azalduz.
Lehen esan dudan bezala, erabiliko den materiala nahiko ondo zehaztuta dago eta gainera eskeinitako bideoa ikusiz gero jakin dezakezu zerekin ari zaren jolasten eta nola egin den material hori.
Helburuak nahiko argi aipatzen dira, oso garrantzitsua dena zeren topaketa batean inskribatu baino lehen jakin nahi duzun lehen gauza da zer asmo duen topaketa hori.
Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika bikain azalduta dago, bideoetaz eta ariketen deskribapen txiki batetaz lagunduz.
Lehen aipatu dudan bezala, ez dute atalik gehitu, hala ere, informazio nahikoa dago blogean. Bukatzeko, esan beharra dago aurreikusitako gastuen atala nahiko eskaz iruditu zaidala, oso orokorra da eta informazio zehatzagoa espero nuen.
Kalifikazioa: 8
Ibon García Caballero, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea, 1. maila.

© 2017 Heavy Lab. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar