ELKARRIZKETA

Euskal Pilotari buruzko arazoak aztertuz, Getxoko bi pilotarirekin gaur egun jokatzen dutenekin bildu egin gara, gure proiektua indartzeko, pilotari bezala izan duten esperientzia ezagutzeko eta proiektu honi buruzko bere iritzia zein den ezagutzeko. Lehenengo elkarrizketa, grabazio bat da. Bigarrena, idatzizko elkarrizketa da.


...

Bigarren Elkarrizketa

II: Zer egingo zenuke Euskal Pilota mundu mailan ezagutarazteko?

IB: Uste dut zaila dela Euskal Pilota mundu osoan ezagutaraztea, baina hau lortzeko bururatzen zaidan irtenbide bakarra topaketak egitea mundu osoan zehar.

II: Zer egingo zenuke ume gehiago erakartzeko pilota mundura?

IB: Umeak erakartzeko ideia egokia iruditzen zait eskolan pare bat hitzaldi ematea, jokoa erakusten.

II: Esan ohi da Esku Pilota kirol hastapenean aspergarria dela. Zuk bizi izan ahal duzu egoera hau?

IB: Ez dut uste jendeak aspergarria dela uste duenik, nire ustez, arazoa beste bat da. Uste da Esku Pilota ez dela futbola bezain ona. Ideia hau gizartetik aldatu behar da.

II: Zer iruditzen zaizu emakumeen egoera Euskal Pilotan?

IB: Egia da emakumeek Euskal Pilotan ez dutela garrantzi handirik (gomazko palan izan ezik), baina beste kirolak kontuan hartuta "ulergarria" da. Futbola, gehienentzat kirolik garrantzitsuena, emakumeen futbola mutilena baina ospe askoz gutxiago dauka. Hau kontuan izanda, Euskal Pilota oso ospetsua ez denez, tamalez ulergarria da egoera nahiz eta egokia ez den.

II: Kirol batzuk baloi prototipo batekin jokaten da (futbola, saskibaloia...). Esku Pilota, aldiz, jokalariak erabakitzen ditu sei pilotak. Horrela jarraitu behar du edo denak pilota berdinera egokitu behar dira?

IB: Nire ustez, horrela jarraitu beharko luke, bakoitzak bere pilotak ekartzen, frogak pasatzen dituztelako. Bakoitzak bere pilota eramatea estrategia gehiago eskaintzen ditu, bakoitzak jakin behar baitu zein pilotari aterako dion etekin handiena.

© 2017 Heavy Lab. Todos los derechos reservados.
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar